XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tolosa

Goizero-goizero izparringia eskutaratuta, berri samiñak irakurtzen oitua nagolarik, igazi dan astearte goizean bai benez ene biotza illundu.

Gaiztzalle baten eskuetara, bi abertzale ¡bi anai! jausi zirala esaten bai zidan.

Berriro, len da guztiz baño arego, euskal odolak gorriturik dakusguz Euzkadi gure aberriko errekatxoak.

Zerua goibel, odeiak geldi, txoriak ixil, euzko izadi osoa itun, eta beste zenbait garaitan, aberri edertasun abeslari nabai izan ditugun gure mendi mendiak, asaben irrintziak alaitutako mendiak, negar dagite.

¡Euzko odol garbia ixuri da berriro! Atzerritar eskuak zuzenduta, bein da berriro izkillu gaiztzalleen taupadara bi gorputz jausi dira odolez estalirik.

Bi gorputz gazte, bi gorputz kementsu ¡bi gorputz abertzale! biar negargarrirako aberriaren itxaropen.

Bi gorputz jausi dira; bat betiko ill: bestea... eriotzakin naigabe larri artean guda astun gogorrean dabil.

Azero'tar Gotzon, aberriaren ziñopa lez il zera.

Jaunak bere alboan eukiko al zaitu.

Mugiro'tar Joseba altxa ta ibil lenbailen esango al dizu gure Jaunak, zure zauriak ixtea itxaron bai degu... Zure lagun gizaraxoa Goian bego.

Datorren larunbat gabean Euzko-gaztediak eratutako itzaldi saillari jarraituaz, Irazusta'tar Jon Andoni lege-gizon jakintsuak zuzenduko digu itza.

Sakonez esagutzen duan langille arazoa edo cuestión social erabiltzeko asmoa duan ezkero, eta lendik jakiñik jaun azkar onek gaiak nola astertzen ditun.

Batzokia beterik egongo dala uste degu.

Bi edo iru aste geienez, euzko-antzerki zale ziñatenai berri on bat nekarrela ta, ementxe nintzan xaltoka xaltoka, umetxoa ikastolan irabazitako sariagaz amaren magalera bezela; eta gaur, gure Euzko-gaztediko antzeslariai eskerrak, xaltoka ezezik, laxterka nator, arnas estuka, izerditsu, noiz baño noiz iritxiko, igandean antzerki-jaia degula ta biotz ondokoren bat nondik nora entzungo.

Igandean bai, igandean irikiko da antzokiko zapia, eta Garitaonandia (G. B.) apaiz zanaren Ongilearen saria daraman negar malko gaiaz bat, antzeztuko digute Patxiko Ikasgilea asi ta amai bitartean algaraz gauzkatelarik.

Etxetxipia'tar Kepa gure Euzko-gaztediko bazkide zintzoa, Aberritik urrun, España laterriko ikurrin aspitik igaro eraztea, eta ez onen lurretara, gu bezela jopu egin nai lituztekenen artera, baizik eraman digute... Melilla'ra....

Melilla... makiñabat euskaldun gurasoentzat zoritxarrekoa, orain ire gurasoentzat bezela, Kepa adixkide ori.

Len bailen viaje de recreo a porte pagado ortatik, etxeratzea opa diat.

UZTURRE.